XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

E) Unitate honetan, Irratirako albistegia prestatzeko proposatuko genizuke.

Honenbestez, bikoteka edo hirukoteka ipini eta honako urratsei jarraitu:

1. Taldeko bikoteen artean atal hauek banatu:

- Zuen herriko albisteak
- Euskal Herriko albisteak
- Estatua
- Nazioarteko albisteak
- Ekonomia
- Gizartea
- Kirolak
- Kultura

2. Saioaren aurkezle gidariaren papera zein bikotek egingo duen erabaki behar duzue.

3. Zein espresio, esakune edota klixe erabili ohi dira honelako albistegietan?

Denon artean, geroago erabiliko dituzuen espresioetako batzuk zehaztuko dituzue?

Ad.: Egunon, segidako minutuotan mundu zabalean gertatutakoaren berri emango dizuegu...

Gatozen egunak eman dituen beste albisteetara...

Bilboko erredakziotik, Urliak delako gertaeraren inguruan izandako azken informazioa eskainiko digu...

Bihar ere, ohizko orduan zuekin izango gara

4. Albisteak erredaktatzeko, ekarri dituzuen egunkarietan oinarritu edo bestela, asmatu.

5. Albistegia grabatu.

Garrantzia handiko puntua da ALBISTEAK EZ IRAKURTZEA: ahoz kontatu behar dituzue!

Gogora ezazue maila idatzitik ahozkora pasa behar duzuela.

6. Amaituz gero, berriro entzun eta nork bere interbentzioan izandako akatsak zuzen ditzala.